Olatz Irazabalek irabazi du Euskara Ahoan kanpainako saria
2017/07/21
14:06
eta kitto!
Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan …eta kitto! Euskara Elkarteak berriz ere hartu du parte udako beherapenen azokan. Erosketetan ere euskeraren erabilera bultzatzea helburu duen kanpainaren barruan, aurten, kakao-gurinak banatu dira euskerari muxuak ematera gerturatu direnen artean. Horrez gainera, kanpainarekin bat egin dutenak Eibar Merkatalgune Irekiak emandako 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu dira. Argazkian, Elgetako neskatxa, 100 euroko erosketa-txartelarekin.
Argazkian duzuen Manex Goioganak atera du Olatz Irazabalen txartel irabazlea.
![Factoringsaria-ateratzen.jpg Argazkian duzuen Manex Goioganak atera du Olatz Irazabalen txartel irabazlea.](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/factoringsaria-ateratzen.jpg/@@images/image-0-389707078be16ae992cf706dbbd19f45.jpeg)