Koldo Zuazoren ikerketak ingelesezko liburu batean bildu eta argitaratu dituzte
2019/02/11
17:22
eta kitto!
Londres eta New Yorkeko Routledge argitaletxe ospetsuak Koldo Zuazo EHUko katedradunaren beste lan bat argitaratu du, Standard Basque and its Dialects izenekoa hain zuzen. Liburu horrek azken 30 urteetan eibartarrak egin dituen ikerketen berri ematen du. Nolabait, Euskal Herriko erdal jendea gogoan idatzi zuen El euskera y sus dialectos liburuaren moldaketa da. Gregor Benton Cardiffeko Unibertsitateko irakasleak itzuli du liburua ingelesera; galesak, gainera, Eibar KE-ren kapital zabalkuntzan ere lagundu zuen kluba 1. mailara igo zenean. Euskalkiak eta euskara batua ardatz hartuta, liburua sei ataletan egituratuta dago.