Olentzero arratsaldeko seiretan irtengo da Untzagatik

Olentzero arratsaldeko seiretan irtengo da Untzagatik
2014/12/24 00:00
eta kitto!

Urteroko moduan, aurten ere Olentzeroren kalejira egingo da gaur (eguaztena, hilak 24), 18.00etan Untzagatik abiatuta. Pantxika astoak tiratuta joango den gurdian igota Olentzerok Calbeton, Bidebarrieta, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria zeharkatuko ditu, berriz ere Untzagara buelta egin baino lehen. Behin Untzagara ailegatuta, 19.00etatik aurrera udaletxe barruan ume guztiei harrera egin eta oparitxo bana emango die. Kalejiran, betiko lez, kantatzeko geldiuneak egiten joango dira (Untzagan, Calbeton hasieran eta amaieran, Julian Etxeberria hasieran, Toribio Etxebarria hasieran, T. Etxebarria erdialdian eta Untzagan). Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan geratuko dira.