Olentzero barixakuan ailegatu zen Ibarkurutzera
Estaziño eta inguruko kaleetako dendari, tabernari eta bizilagunek osatzen duten Zona 10 elkartekoen eskutik, barixakuan (hilaren 21ean) ailegatu zen Olentzero Ibarkurutzera. Umeek eurendako prestatutako eskulan tailerretan eta diskotekan ederto pasatu zuten eta, gainera, askok Olentzeroren eskutik zuzenean oparia jasotzeko aukera izan zuten. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.
Gaur udaletxean eta kalejiran
Bestalde, urteroko zitari kale egin barik, Olentzero gaur (astelehena, hilak 24) ailegatuko zaigu. 17.00etan udaletxean ekingo dio beharrari, umeei opariak banatzen eta 18.00ak aldera kalejira hasiko du Untzagan, Pantxika astoak, Kaleetan Kantuz abesbatzak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako soinu ikasleek eta trikitilariek lagunduta. Ibilbidea urterokoa izango da: Untzaga, Calbetón, Bidebarrieta, Urkizu, Errebal, Julian Etxeberria, Toribio Etxebarria eta atzera ere Untzaga. Kalejira amaituta, Olentzerok azken orduko gutunak jasoko ditu udaletxean.