Olentzero eta Maridomingi bisitatu dituzte Berbetaneko familiek

Olentzero eta Maridomingi bisitatu dituzte Berbetaneko familiek
2023/12/12 11:22
eta kitto!
Urteko azkeneko irteera egin zuten Berbetaneko familiek joan den eguaztenean, abenduak 6. Mirandaolan izan ziren Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko programetako familiak,  Olentzero eta Maridomingiri bisita egiten. Eibartik autobusa hartuta abiatu ziren Legazpira ilusioz beteta, ume zein heldu. Bi pertsonaien inguruko ipuina entzun zuten lehenengo, eta mendira joan ziren gero haien bila.  Gabon gaua hurbil dagoela-eta, Olentzero eta Maridomingirekin hitz egiteaz gain, gutunak eskura emateko aukera ere izan zuten txikienek.

Mirandaola 1