Ondra-jana eta kalejira Gaztaiñerre ospatzeko
2015/11/16
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 16) ospatuko da Gaztaiñerre eguna gurean eta, azken urteotako martxari jarraituta, aurten ere AEK Euskaltegikoek ondra-jana eta kalejira antolatu dituzte horren harira: 19:00etan euskaltegi parean dagoen Paloma tabernan elkartuko dira, "hildakoen omenezko ondra-jana" egin eta, jarraian, Musika Eskolako trikitilari taldearekin eta Eibarko Kantuzaleak abesbatzarekin batera kalejiran ibiltzeko: "Palomatik Beleko eta Hirurok tabernetara joango gara. Euskal kantak eta Gaztaiñerre egunerako propio jarritako koplak kantatuko ditugu eta jende guztia gonbidatu nahi dugu Gaztaiñerre eguna gurekin batera ospatzera".