ONGIETORRI harrera eta elkarbizitzarako programa. Euskarara gerturatu, eibartarrok elkar ezagutu
2022/10/18
15:19
eta kitto!
Badira urte batzuk …eta kitto! Euskara Elkarteak Ongietorri harrera eta elkarbizitzarako programa sortu zuela. Bi urteko etenaldiaren ondoren, eta Udalaren laguntzari esker, berriz abiatuko da programa indarberrituta.
“Euskara ezertxo ere ez zekiten lagun asko hurbiltzen zitzaizkigun elkartera Berbetan egitasmoan izena emateko, baina mintzapraktikako taldeetan jarduteko gutxieneko maila bat eduki behar da. Konturatu ginen, euskara ikasten hasi aurretik, euskarara, euskal kulturara, Eibarrera eta Eibarko errealitatera gerturatzea garrantzitsua zela, eta behin pauso hori emanda errazagoa izango zela euskara ikastera animatzea”. Baina, arduradunek argi laga nahi dute ez dela euskara ikasteko programa: “Horretarako daude euskaltegiak eta euskara-klaseak. Gure helburua da Eibarrera etorri berri direnen edo denboratxo bat gure artean daramatenen eta bertakoen arteko elkarbizitza eta elkar ezagutza sustatzea, hau da, jatorri ezberdinetako bizilagunak elkartzea eta elkar ezagutzea”.
Taldeak 4 auzotan
Herriko lau auzotan osatuko dira taldeak: “Urki, Ipurua, Urkizu eta Amañako auzoetan eratuko ditugu taldeak. Urkin, esate baterako, atzo elkartu zen lehenengo taldea, Arrateko Andra Mari ikastetxeak lagatako gela batean. Eguenero elkartuko gara umeak eskolan dauden bitartean, 14:30etik 16:00etara”. Amañako eskolan hurrengo astean hasiko dira eta eguaztenero elkartuko dira, 14:30etik 16:00etara han ere”. Urkizun eta Ipurua aldean ere elkartuko dira taldeak, nahiz eta oraindik egun eta ordutegi zehatzik ez izan.
Saio praktikoak, giro informalean
Taldeak txikiak izaten dira, jatorri eta kultura ezberdinetako lagunez osatuak. Saioak teknikari batek dinamizatzen ditu eta “oso giro lasai eta informalean hainbat gai jorratzen ditugu, oso modu praktikoan”. Horrez gain, herriko ekintzetan ere parte hartzen dute, “sasoian sasoikoa aintzat hartuta herrian antolatzen diren ekitaldietan parte hartzera animatzen ditugu, bertoko kulturara, ohituretara gerturatzeko modu hoberenean!”. Guraso berbalagunekin batera ere hainbat ekintzatan hartu izan dute parte, “eta, askotan, seme-alabek egiten diete itzulpena gurasoei euskaratik euren hizkuntzara. Esperientziak esaten digu programa eraginkorra dela, herritarron arteko harremanak sendotu eta sarea osatzen laguntzen baitu, eta euskal kultura eta euskara denona eta denontzat dela erakusten du”.
Urte osoan eta edozein momentutan eman daiteke izena bide hauek erabilita:
943200918
elkartea@etakitto.eus edo ongietorri@etakitto.eus