Ongietorriko familiek Gatzagako Gatz Museoan agurtu dute ikasturtea
Joan den barixakuan egin zuten ikasturteko azkeneko irteera
2026/07/06
09:26
Maider Aranberri Sarasua
Barixakuan agurtu zuten ikasturtea Ongietorri programako familiek. Gatzako Gatz Museora joan ziren egitasmoan diharduten hamar familia eta bertatik bertara ezagutu zuten gatz ekoizpenaren historia. Adi jarraitu zituzten Aitor gidariaren azalpenak: nondik datorren ur gazia, noiztik ekoizten den gatza bertan eta nola... Museoa bisitatu eta azalpenak entzun ondoren, tailer dibertigarri batean hartu zuten parte haur zein helduek goiza borobil amaitzeko.



Irailean ekingo dio Ongietorri programak ikasturte berriari ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.