Ongietorriko kideek programa sustatzeko bideoak egin dituzte

...eta kitto! Euskara Elkarteak Ongietorriko kideei eman die protagonismoa programaren berri emateko egin dituen bideoetan. Euren ahotsetatik ezagutuko dugu, zehatz-mehatz, programak zertan datzan, zer egiten duten eta zer eskaintzen dien. Batean, euskaraz dihardute azalpenak ematen eta bestean, berriz, nork bere hizkuntzan.
2025/11/05 13:13
eta kitto!

Ikasturte hasierarekin batera hasi zen …eta kitto! Euskara Elkarteak eskaintzen dituen programetan izena emateko epea. Horien artean dago Ongietorri ere eta egiten dutena erakutsi eta jende gehiagorengana ailegatzeko asmoarekin, bideo bi egin ditu …eta kitto!-k. Bideo horietan Ongietorrin diharduten hainbat kidek hartu dute parte. Batean, egiten dutenaren berri euskaraz ematen dute eta bestean, berriz, nork bere hizkuntzan: gaztelera, frantsesa, arabiera eta wolofa. Momentuz bigarrena argitaratu du euskara elkarteak.