Ongietorriko Teresak bere esperientzia kontatu digu

Euskarazko saioak hartzen dihardu Amaña auzoan
2025/02/12 08:22
eta kitto!

Ongietorri programan dihardu parte hartzen Teresak, alaba Roserekin batera. Astean behin hurbiltzen dira Amaña ikastetxeak programa garatzeko ...eta kitto!-ri lagatzen dion gelara eta ordu eta erdiko saioa ematen die Leire euskara elkarteko dinamizatzaileak. Perutik etorritakoa da, eta argi dauka Eibarren, Euskal Herrian integratzeko, beharrezkoa dela euskarara eta euskal kulturara gerturatzea. Ongietorri programak ematen dio horretarako aukera.