Oraindik bada sarrerarik Arrateko Bertso Afarirako

Kultun, Guridin eta Tiro Pitxonen eros daitezke irailaren 7an egingo den bertso-afarirako sarrerak
Oraindik bada sarrerarik Arrateko Bertso Afarirako
2024/08/30 11:16
eta kitto!

Irailaren 7an, zapatua, Arrateko Tiro Pitxonek hartuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Bertso Afaria. Puntako lau bertsolari arituko dira aurten ere Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara: Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabalek jardungo dute nor baino nor.

Oraindik bada sarrerak erosteko aukera. Ohiko lekuetan daude salgai -Guridi, Kultu eta Tiro Pitxonen- 40 eurotan.