Ordutegi aldaketak Portalean, Museoan eta kirol instalazioetan

Ordutegi aldaketak Portalean, Museoan eta kirol instalazioetan
2015/12/30 17:53
eta kitto!
Gabonak direla eta Portalea itxita egongo da abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Horrez gain, eraikinaren 5. solairuan dagoen Eibarko Armagintzaren Museoak ere abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean ateak itxiko ditu, baina gainontzeko egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute, hau da, eguaztenetik zapatura 16:00etatik 20:00etara eta domeketan goizeko 10:00etatik 13:30era.
Bestalde, Kirol Patronatotik aditzera eman dutenez, Ipurua, Unbe eta Orbea kirolguneak abenduaren 31n bakarrik goizez, 09:00etatik 13:00era zabalduko dituzte eta urtarrilaren 1ean, berriz, itxita egongo dira. Horrekin batera Orbeako Spa zerbitzuak Gabonetarako eskaintza berezia prestatu du eta Spa sarrera bat erostean, beste bat doan lortzeko aukera dago.