Ordutegi berezia kanposantuan bihartik aurrera
                
                    2015/10/29
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Domeka Domusantu eguna izango da eta, horrelako egunetan normalean baino jende gehiago ibiltzen denez, kanposantua ordutegi berezian zabalduko dute: bihartik (barixakutik) hasita eta astelehenera arte egun osoan egongo dira zabalik Urkiko hilerriko ateak, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara. Horrekin batera, Arimen Egunean (azaroak 2an, astelehenean) betiko moduan meza ospatuko dute kanposantuko kaperan, 11:00etan.