Organo-joleak, instrumentuak eta Sostoa Karmelitetatko organoaren 50. urteurrena ospatzeko kontzertuan
Bihar (zapatua, hilak 14) 20.00etan kontzertu berezia hartuko du Karmengo Amaren elizak, bertako organoak 50 urte bete dituela ospatzeko antolatu duten emanaldian. Efemeridearen harira, hainbat organo-joleren partehartzea izango duen kontzertuan beste instrumentu batzuk eta Sostoa abesbatzak ere hartuko dute parte, honako egitarauari jarraituta: lehen zatian Javier Epeldek (organoa) "Estibalitz" (Sabin Salaberria) eta "Tocata y fuga en Re Menor" (J.S. Bach) eskainiko ditu; Iñaki Orbegozok (tronboia) eta Juan Luis Agirrek (organoa) "El cazador furtivo" (Weber) joko dute; Ainhoa Urkizuk (klarinetea) eta Juan Luis Agirrek (organoa) "Agur Euskal Herria" (Iparragirre); eta Iñaki Orbegozok (tronboia), Ainhoa Izagirrek (klarinetea) eta Juan Luis Agirrek (organoa) "Cielito" (Jesus Zuloaga) eskainita agurtuko dute lehen zatia. Bigarren zatian Iñaki Zarrabe organo-joleak Sostoa abesbatzarekin batera jardungo du: "Choral Jesus bleibet, meine Freude” (Cantata 147, J.S. Bach), "Agnus Dei" (Missa in honorem S.Gabrielis archangeli, Jesus Guridi), "Laudate Dominum" (Vesperae solennes de confesore K.339, W. A. Mozart), "Vergin tutto amor" (F. Durante), "Siehe! Wir preisen selig" (Paulus oratorioa, F. Mendelssohn) eta "Marcha" (Lohengrin, R. Wagner).