Papiroflexia tailerrean primeran ibili ziren guraso berbalagunak
2018/01/29
11:29
eta kitto!
Zapatu goizean Gurasoak Berbetaneko partaideek, horietako asko seme-alabez lagunduta gainera, origami edo papiroflexia tailerraz gozatzeko aukera izan zuten ...eta kitto!-n. Rafa Rodrigo adituak origamiaren inguruko bitxikeriak azaldu zizkigun, eta gero, entzundako guztia praktikara eramateko aukera izan zen: bihotz bat, beltxarga, diru zorroa eta tximeleta bat egin zituzten paperarekin.
Argazkiak ikustea nahi baldin badituzue, sakatu hemen eta ikusi bilduma.
Ederto baten ibili ziren guraso, ume eta gaztetxoak! Etxera poz-pozik bueltatu ziren denak egindako artelanekin.
Argazkiak ikustea nahi baldin badituzue, sakatu hemen eta ikusi bilduma.