Oscar Mondragon (psikologoa): “Egokitzeko gaitasun gutxiago duten pertsonei eragiten die pandemiak”
2020/12/04
12:21
eta kitto!
COVID-19ak eragindako urruntze sozialak aldaketak ekarri ditu eguneroko errutinetan eta, ondorioz, pertsonengan. Ziurgabetasunak eta kontrol-sentsazioa galtzeak antsietatea eta depresioa areagotzea ekar dezake. Oscar Mondragon psikologo eibartarrarekin egin dugu berba pandemiaren eragin psikologikoen gainean.
Zer nolako ondorioak izan ditzake pandemiak herritarren osasun mentalean?
Bizi dugun egoera honek ezinegon emozionala sortzen digu. Pandemiak oinarrizko bi gauza probatzen ditu: batetik, egoera eta ohitura berrietara egokitzeko gaitasuna; eta, bestetik, ziurgabetasunarekiko tolerantziari aurre egin behar diogu. Kontrol-galeraren sentsazioa ematen digu. Nire kontsultan ikusten dudanez, antsietatearekin zerikusia duten gaiak oso lotuta daude ziurgabetasunarekin, etorkizunarekiko beldurrarekin, gertatuko denaren beldurrarekin... Alde horretatik, pandemiari lotutako arazo handienetako bat da ez dagoela ziurgabetasunarekiko tolerantziarik.
Nahiz eta egia den pandemiak guztioi eragiten digula, nori eragin diezaioke gehiago?
Egokitzeko gaitasun gutxien duten pertsonei eragiten die gehienbat, zurrunegiak direnei, euren gauzetatik ateraz gero asko sufritzen dutenei. Gero, ziurgabetasunarekiko tolerantzia-maila egongo litzateke. Hortik aurrera, denoi eragiten digu, nola edo hala. Denok aldatu behar ditugu gure ohiturak, baina egokitzeko zenbat eta gaitasun handiagoa eta ziurgabetasunarekiko tolerantzia handiagoa izan, orduan eta gutxiago sufritzen dugu, eta, beraz, ezinegon emozional txikiagoa dugu. Inportantea da deskonektatzea eta beste gauza batzuk egitea; ez egotea denbora guztian COVIDean pentsatzen.
Zeintzuk lirateke pandemiaren muturreko ondorioak?
Pandemiak eragina du eta sendotzen ari da lehendik depresioa, antsietatea, bakardade-sentimendua eta abar zituzten pertsonengan. Lehen antsietate-arazoak zituzten pertsonek edo euren bizitzarekin gustora ez zeudenek, bat-batean, haien antsietate eta beldur asko irauli dituzte COVIDean. Batzuk, nahiz eta gutxi izan, fobia motaren bat garatu dute (kalera ateratzeko beldurra, esaterako).
Pandemia hasi baino lehen pertsona batzuk oso bizitza sozial bizia zuten, eta euren bizimodua errotik aldatu behar izan dute. Zailagoa egiten da egoera kasu horietan?
Zailagoa egiten da kontakturik ez izateagatik, baina, batez ere, beste gauza batzuk falta direlako. Egokitzapena funtsezkoa da. Badira etxean egin daitezkeen beste gauza edo zaletasun batzuk, edo haien ordez jar daitezkeenak. Bestalde, zenbat eta bakarrago bizi, orduan eta okerrago, isolatuago baitzaude. Eta, bestalde, bizi behar duzun tokian aurretiko tentsioak baldin badaude, orduan eta gatazka gehiago sortzen dira (bikote-gatazkak, tratu txarrak…); denbora gehiago ematen dugu etxean, eta egoera horrek sortzen duen estresa beste pertsona batekin ordainduko dugu.
Teknologiak lagungarriak izan daitezke bakardadeari eta gizarte-harremanen gabeziari aurre egiteko?
Teknologiek une askotan lagun gaitzakete. Lagunekin egindako vermut birtuala edo bideokonferentzia, astea nola joan zaigun kontatzeko, eta abar. Jakina, ez da gauza bera, baina garrantzitsuena da mentalki jendearekin konektatuta egotea. Teknologien erabilgarritasunaren beste adibide batzuk zaharren egoitzetan ikusi ditugu, non posible zen senideekin tabletaren bidez komunikatzea. Lasaitasuna eta segurtasuna ematen ditu. Bakoitza bere esparruan, bere lanean, teknologiei zuku asko atera diezaiekegula konturatu gara.
Egoera latzak bizi izan ditugu. Egin ezin izan diren doluak daude, senitartekoari agur esan ezin izan diotenak…
Egoera benetan dramatikoak eman dira, batez ere pandemiaren hasieran. Ondoren, agintari sanitarioak irizpidea aldatzen joan ziren, hilzorian zegoenari hurbiltzeko eta agur esateko aukera ematen hasi ziren, eta horrek senideei beste sentipen batekin geratzen laguntzen die. Doluek erritualak behar dituzte, eta gabezia hori egon da.
Une honetan, ospitalean senideren bat baduzu, ezin zara joan, egoitza askotan bisitak oso mugatuta daude...
Hori guztia oso gaizki eramaten da eta konpentsatzeko moduak bilatu behar dira. Telebistan ikusi ahal izan dugunez, pantaila eta tresna ugari daude, adibidez, eskua sartzeko eta elkar "ukitzeko" tramankuluak daudela ikusi dugu. Horrelako gauzek hobeto moldatzen laguntzen dute, zalantza barik.
Nola ikusten dituzu ume eta gaztetxoak?
Uste duguna baino gaitasun handiagoa dugu egokitzeko, eta askotan gurasoak gara antsietatea eta arazoak trasladatzen dizkiegunak. Gazteek energia asko daukate, elkartzeko beharra daukate, eta agintariek eta gizarteak, oro har, zerbait eskaini beharko liekete. Ez da erraza, baina horren falta sumatzen dut nik. Jarduera fisikoa eta aisialdia ezinbestekoak dira haurrentzako eta hor ere zerbait egin beharko litzateke.