Janire Rodriguez (artista): “Oso pozik nago diskoaren diseinuak izan duen harrera onarekin”
2021/12/27
12:29
eta kitto!
"Eibarko kantak" diskoa aurkeztu zuen Ustekabe txarangak aurreko astean Coliseoan, eta herriko hainbat lekutan jarri dute salgai. Diskoaren diseinuaren enkargua Janire Rodriguez elgoibartar gazteari egin diote eta emaitza ez da edonolakoa izan: Janirek prestatutako marrazkiek ondo baino hobeto isladatzen dute proiektuaren esentzia.
Nola iritsi zitzaizun Ustekabekoen proposamena?
Aurreko urtean Julen Leturiondoren diskoari egin nion portada gustatu egin zitzaien, eta nirekin harremanetan jarri ziren. Ez naiz eibartarra, baina berehala hasi nintzen eibartarrei Eibarko gauza tipikoei buruz galdetzen. Horrela, Urkizun dagoen eta eibartarrentzako hain enblematikoa den gantxilla hartu nuen ideia nagusi moduan.
Azaleko irudian gantxillatik loreak ateratzen direla ikus dezakegu...
Ustekabekoek Eibarko abesti zaharrak eraberritu egin dituzte, eta nire marrazkiaren bitartez "eraberritze" edo "birloratze" hori isladatzen da, gauza zaharrak ez direla hiltzen, hain zuzen ere.
Nola azalduko zenuke erabili duzun estiloa?
Nahiko minimalista da, hau da, gauza asko adierazten dira oso linea gutxirekin, eta modu garbian. Hori da hasieratik beraiek nahi zuten estiloa. Koloreei dagokienez, barruan dauden marrazkiak egiteko New Orleans estiloko zeozer egiteko eskatu zidaten, eta egokien gelditzen ziren koloreak urdina eta horia ziren. Azkenean, portadarako ere kolore horiek oso ondo geldituko zirela erabaki nuen.
Disko hau eibartar askoren etxera ailegatuko den altxor txiki bat da. Herriko leku askotan dago salgai eta Gabonetarako opari aproposa da. Pozik zaude zure lanak izan duen harrerarekin?
Asko pozten nau horrek. Esango nuke egiten dudan lehenengo proiektu handia dela eta oso gustora gelditu naiz, hainbeste lan egin eta gero. Jendearen artean, gainera, diseinuak arrakasta handia izan du. Beraz, oso pozik. Kontzerturako kartela ere nik egin nuen eta kartelak kalean ikusteak kriston ilusioa egin zidan.
Nondik datorkizu marrazteko zaletasuna?
Egia esan, orain arte ez dut prestakuntza formalik izan, baina txikitatik etxean asko praktikatu izan dugu. Denborarekin digitalera pasatzen hasi nintzen, eta gaur egun digitala erabiltzen dut gehienbat. Estilo desberdinak jorratzen ditut, artista guztiek egiten duten bezala nire estiloa bilatzen ari naizelako. Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezkoen Komunikazioa ikasten dihardut, azken kurtsoan nago, eta horrek ere asko lagundu dit diseinu grafikoaren munduan murgiltzen.
Instagramera (janire.erre) zure lanak igotzen dituzu. Lagungarriak dira sare sozialak artistentzat?
Egiten dudana besteei erakusteko modua izateaz gain, nire bilakaera bera begiratzeko, eta zertan hobetu dezakedan ikusteko balio dit.