Otsailean behera egin du langabezia-tasak

Debabarrenean ere jaitsi egin da
Otsailean behera egin du langabezia-tasak
2025/03/04 16:29
eta kitto!

Otsaileko datuen arabera, 1.543 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,31koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (urtarrileko datuen arabera 1. 555 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,41ekoa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, urtarrileko langabezia-tasa %10,26koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%5,57) eta Eibar da tasa altuena duena Soraluzeren gainetik (%12,24). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Otsaileko datuak, herriz herri

  • Eibar 1.543 (%12,31)
  • Elgoibar 493 (%9,24)
  • Mendaro 84 (%8,50)
  • Deba 147 (%5,57)
  • Mutriku 174 (%6,63)
  • Soraluze 214 (%12,24)

Debabarrena 2.655 (%10,26)