Oxygen proiektuak irabazi du On Ekin 2025 saria

Artisau-produktu osasuntsuak eskaintzen dituen Xabalo litxarreria-dendak eskuratu du publikoaren saria
Oxygen proiektuak irabazi du On Ekin 2025 saria
2025/10/31 11:32
eta kitto!

On Ekin sarien XIII. edizioak banatu ziren atzo, urriak 30, Errebal Plazian. Ekintzaileen arteko kooperazioa eta sustapena bultzatzen duen Ekingune elkarteak ematen ditu sariak eta, aurtengoan, bederatzi proiekturen artean aukeratu dute irabazlea.

Epaimahaiak sari nagusia Oxygen S. Coop proiektuari ematea erabaki zuen eta 2.000 euro eraman zituzten horrekin batera. Julia Quintana eta Sergio Nievas dira ekimenaren sustatzaileak eta horrela aurkezten dute egitasmoa: azken belaunaldiko gimnasioa eta estetika ekologiko eta beganoko kabina konbinatzen dituen ongizate-zentro integrala. Euren esanetan, saioak, entrenamendua, tratamendu estetikoak eta osasuna eta ingurumena errespetatzen dituzten produktuak eskainiko dituzte, oreka eta ongizate esperientzia oso bat sortuz.

 

Publikoaren saria

60 lagun inguru elkartu ziren atzoko ekitaldian eta euren artean erabaki zuten publikoaren saria. Xabalo proiektua eraman zuen garaikurra eta, horrekin batera, 1.000 euro (gehi atzoko ekitaldian parte hartu zuen bakoitzak jarritako 5 euro).

Jon Gabilondo da Xabaloren arduraduna. Fermin Calbeton kalean kokatuta dagoen litxarreria-denda da, baina ez nolanahikoa, artisau-produktu osasuntsuak eskaintzen direlako.