Pablo Santiago eibartarrak denboraldi bikaina dihardu egiten Barakaldorekin

Maroan Sannadi aurrelariaren lekukoa hartu du golegile bezala
Pablo Santiago eibartarrak denboraldi bikaina dihardu egiten Barakaldorekin
2025/04/23 19:30
eta kitto!

RFEF 1. Mailan jokatzen duen 24 urteko futbolariak dagoeneko aurreko denboraldian lortutako gol kopurua gainditu du. Hegalekoak Athletic-era jauzia eman duen Maroan Sannadi aurrelariaren lekukoa hartu du golegile bezala eta, horrez gain, asistentzietan ere aurrera egin du, golen elaborazioan (asistentziak eta gauzatzeak batuta) maila horretako 1. Multzoko onena izateraino. Bere aurretik zeuden Unai Hernandezen (Barça Atlétic-ekoa Al-Ittihak saudi arabiarrak fitxatu du) eta Tarazonako Adrian Fuentes aurrelariaren zenabkiak gainditu ditu. Aurreko denboraldian Barakaldoko golegile nagusia izan zen Eibarkoa, eta bide beretik doa orain.