Pagoabeletxe baserri inguruko pistan asfaltatze lanak egingo ditu aurten Udalak
Pagoabeletxe baserri inguruko pistan hormigoizko zoladura aldatzeko kontratua esleitu du Udalak. Proiektuak 198.570,05 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta 8 hilabeteko epean egitea aurreikusten da. Esku-hartze hau landa-azpiegiturak hobetzeko 2025eko planaren barruan sartzen da, eta haren helburua da sarbideak modernizatu eta erdigunetik urrutien dauden nukleoetako bideetan segurtasuna hobetzea.
Udaletik adierazi dutenez, "landa-bideak hobetzea lehentasuna da gutxien urbanizatutako eremuetan bizi-kalitatea sustatzeko. Inbertsio garrantzitsua eginda, Udalak, hartutako konpromisoari eutsiz, lanean jarraitzen du landa-auzoek hazkundea eta ongizatea ahalbidetuko duten azpiegitura modernoak izan ditzaten".
Eibarko Udalak eta Eibarko baserritarrak ordezkatzen dituen Andirao elkarteak akordio bat lortu zuten 2022ko azaroan, zeinaren bidez erabaki zen 1.750.000 euro bideratzea bost urteko epean herriko landa-ingurunea hobetzeko jardueretarako.