Palestinarentzat lurra, justizia eta bakea eskatu zuten atzo Eibarren ere

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, atzo arratsaldean mobilizazioak burutu ziren Euskal Herriko herri guztietan, “Lurra. Justizia. Bakea” lelopean.
2025/04/09 17:09
eta kitto!

Bakearen aldeko elkarretaratze guztiak ordu berean egin ziren, eta Eibarren, Untzaga plazan egindakoak eibartar askoren parte-hartzea izan zuen. Amaieran, martxoaren 22an urgentziaz Donostian deitutako manifestazio nazionalaren amaieran irakurri zen Jon Maiaren idatzi berbera irakurri zuten bertan bildutakoentzat, "Palestina, zurekin gaude! Ez zaitugu inoiz bakarrik utziko!", adierazita. Horrez gain, eibartarren artean sinadurak biltzen aritu ziren, Eibarren Palestinari elkartasuna azaltzeko horma-irudia egiteko baimena Udalari eskatzeko.