Palestinari babesa erakusteko manifestazioa egingo dute bihar Eibarren

Palestinari babesa erakusteko manifestazioa egingo dute bihar Eibarren
2023/10/20 10:38
eta kitto!
Gazte Safa elkarteak eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak Palestinari babesa erakusteko manifestazioa antolatu du biharko, urriak 21, 18:00etan. Manifestazioa Untzagan hasiko da ‘Palestina askatu! Israeli boikot!’ goiburua izango du.

Kontseilu Sozialistatik monako mezua igorri dute biharko manifestazioaren harira:

Azken asteotan, Palestinako populazio zibilaren aurkako bereizi gabeko sarraski baten lekuko izaten ari gara.
Israelgo Estatuaren hamarkadetako menperakuntza, ofentsiba militarra eta mendebaldeko estatuen konplizitatea salatzen ditugu eta Palestinar herriaren erresistentziari babesa eman eta elkartasuna adierazi nahi diogu.
Horregatik, Kontseilu Sozialista Deba Bailaratik, Gazte Safak larunbat honetan deituriko mobilizaziora batzeko deia egiten dugu.
Urriaren 21 ean, arratsaldeko 18:00etan Untzaga plazatik hasita.
Israelgo estatua hiltzailea, Palestinar herriarekin elkartasuna!

palestina askatu kartela

20231020_142044