Palindromo tailerra eskainiko dute gaur Arrate Kultur Elkartean

Palindromo tailerra eskainiko dute gaur Arrate Kultur Elkartean
2013/05/23 00:00
eta kitto!

Atzekoz aurrera ere berdin irakurri daitekeen testua da palindromoa, testu simetrikoa eta horien inguruan gaur emango den tailerrak testu simetrikoen historia eta istorioak ezagutu eta adibideak eta ariketa praktikoak ikusi eta lantzeko aukera eskainiko die gerturatzen direnei. Tailerra Markos Gimeno Vesgak (zerorajasoa.com) gidatuko du eta 18.00etan asi eta 19.30ak aldera amaituko da: besteak beste, palindromoak historikoki kokatu, hitzaren jatorria azaldu, luzera ezberdinetako hainbat adibide erakutsi eta irakurriko ditu. Horrez gain, Zerora jasoa blogean ariketa modura ipintzen dituenak erakutsi eta haiei erantzuna nola aurkitu azalduko du. Hizkuntzarekin jolasteko aukera aparta da, gainera, ikastetxe, euskaltegi edo irakurle taldeetako partaideentzat. Tailerra Euskal Jaiaren egitarauaren barruan antolatu dute.