Parrokiako koruak Karmelitetan abestuko du ekainaren 23an eta 24an

San Juan bezperan Koruak Salbea eta San Juan Himnoa interpretatuko ditu.
Parrokiako koruak Karmelitetan abestuko du ekainaren 23an eta 24an
2025/06/20 12:50
eta kitto!

Parrokiako abesbatzak Sanjuanetan dituen bi egun handiei eutsiko die aurten ere. Horrela, San Juan bezperan, arratsaldeko 19:00etan hasita, koruak Salbea eta San Juan Himnoa interpretatuko ditu. Eta San Juan egunean, hor eguerdiko 12:00etatik aurrera, parrokiako abesbatzak abestutako mezan izango da parte hartzen. Ekitaldi biak Karmengo parrokian izango dira. Gaur egun korua 30 bat lagunek osatzen dute.