Partaidetza eibartarra Valentziako maratoian
2023/12/11
10:53
eta kitto!
Abenduaren 3an 26.000 lagun inguru ibili ziren antxintxiketan Valentziako maratoian eta eibartarrak ere egon ziren tartean. Iñigo Gurucetak eta Mikel Guineak 4 ordu, 13 minutu eta 23 segundo behar izan zituzten lasterketaren 42 kilometroak egiteko eta, tarteko denborak ikusita, indartsu amaitu zuten proba.
Sisay Lemma etiopiarra izan zen lasterketako azkarrena, 2:01:48 behar izan baitzituen maratoia burutzeko. Horrela, Valentziako maratoiko errekorra ezarri zuen. Emakumeen artean Worknesh Degefa izan zen bizkorrena 2:15:51 denborarekin.