Parte-hartze zabalarekin jokatu da San Andres XXI. eskolarteko Bakailao Lehiaketa
Epaimahaiak Eibar BHI-ko Ekhi Castro eta Unai Agudo eta Aldatzeko Aitana Hernandez eta Ruth Marron saritu ditu.
2025/11/17
13:26
Silbia Hernandez Arrazola
Zapatu goizean jokatu zen Eibarko Udalak antolatutako San Andres XXI. eskolarteko Bakailao Lehiaketa, Errebal Plazan. Aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan da parte-hartzaile kopuruari begira: Eibarko ikastetxeetako 36 bikote aritu ziren zapatu goizean bailaoa pil-pil erara prestatzen. Sukaldari gazteak ederki moldatu ziren, eta denek aurkeztu zituzten itxura ederreko kazolak amaieran. Epaimahaikideen lana ez zen erreza izan, baina bi hauek saritzea erabaki zuten: Eibar BHI ikastetxeko Ekhi Castro eta Unai Agudo (DBH 1. eta 2. mailak) eta Aldatze ikastetxeko Aitana Hernandez eta Ruth Marron (DBH 3. eta 4. mailak).
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.



















































