Parte-hartzeak gora egin du hauteskunde orokorretan, eta ilara luzeak izan dira goizean goizetik
Ilara luzeak izan dira goizean goizetik Hego Euskal Herriko hauteslekuetan. Hauteskunde-mahaiak osatu ondoren, 09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, gorabeherarik gabe.
Guztira, 2,3 milioi pertsona baino gehiago daude botoa ematera deituta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Euskadin, 713 hauteslekutan banatutako 2.691 mahaitan eman ahal izango dute botoa, eta Kongresurako 18 diputatu eta Senaturako 12 senatari aukeratuko dituzte.
Nafarroan, 535.313 herritar daude hauteskundeetan parte hartzera deituta. 362 hauteslekutan jarritako 956 mahaitan eman ahal izango dute botoa, Kongresurako 5 diputatu eta Senaturako 4 senatari aukeratzeko.
Barne Ministerioak emandako datuen arabera, parte-hartzeak nabarmen egin du gora 2023ko hauteskundeekin alderatuta.
Eibarko emaitzak auzorik auzo
Beste batzuetan bezala, Eibarko emaitzei jarraipena egingo diegu, baina horiek Internet bidez, webgune honetan emango ditugu argitara, gaur gauean bertan. Beraz, emaitzak auzorik auzo ikusteko, aurreko hauteskundeetako emaitzekin konparatzeko eta bestelako informazioa jasotzeko sartu gure webgunean, horiek guztiak eskuragarri izango dituzue eta.
