Patricia Krausen kontzertua bertan behera geratu da, azken orduko arazoengatik
2013/10/22
00:00
eta kitto!
Eibarko Udalaren Euskara-Kultura sailak gaur arratsaldean bertan jakinarazi duenez, aste honetako eguenean (urriaren 24an) Patricia Kraus abeslariak Coliseo antzokian eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, "taldekideetako baten arazoak medio". Kultura sailak azaldu duenez, "kontzertua beste egun baterako programatuko da. Sarrera erosita dutenei dirua bueltatuko zaie, leihatilan bertan edo, bestela, txartela erostean erabilitako sistemaren bitartez (Kutxa, internet…)". Horrekin batera, "azken orduko aldaketak sortutako eragozpenak barkatzeko" eskatu dute antolatzaileek.