Patrik Grijalvoren argazki-collageak Portalean ikusgai

Patrik Grijalvoren argazki-collageak Portalean ikusgai
2014/01/31 00:00
eta kitto!

Otsailaren 16ra arte Patrik Grijalvo Millois bilbotarraren argazki-collageak egongo dira ikusgai Portalean, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara. Artista gaztea izanda ere, ibilbide profesional luzea egin du Grijalvok. Besteak beste, Getxoarteko eta Ibilarteko azken edizioetan bere artelanak erakusten izan da, baita Rekalde Aretoan ere. Atzerrian ere erakusketa ugari egin ditu: Atenasen, Austriako hainbat tokitan, Rotterdamen, Vienan eta Guatemalan, besteak beste. Argazkilari trebe honen estiloa bere-berea da eta askoren iritziz horretan datza, hain zuzen ere, bere arrakasta.