Paul Urkijo zuzendariak aurkeztuko du ‘Gaua’ filma domekan, Coliseo antzokian

Asteburu osoan zehar egongo da pelikula ikusteko aukera Eibarren
Paul Urkijo zuzendariak aurkeztuko du ‘Gaua’ filma domekan, Coliseo antzokian
JUAN HERRERO / EFE
2025/11/20 11:33
Ekhi Belar

Gaua’ pelikulak joan den astean ikusi zuen argia eta asteburu honetan Eibarrera iritsiko da. Eta ez nolanahiko moduan, Paul Urkijo zuzendaria izango baitugu pelikula aurkezten, domekan, 17:00etan, filma egin duen taldeko beste hainbat kiderekin batera.

Zinegile gasteiztarraren hirugarren luzemetraia (Errementari eta Irati zuzendu ditu aurretik) XVII. mendeko Euskal Herrian kokatzen da, sorgin-ehiza betean, Kattalinek baserria lagatzen duenean, senarrarengandik ihesi.

Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza aktoreak ipini ditu rol nagusietan, eta Maite Arroitajauregi eibartarra arduratu da musikaz Arantzazu Callejarekin batera.

 

Coliseoko karteldegia