Paula Calvo igerilaria euskal selekzioarekin izango da Espainiako txapelketan

Paula Calvo igerilaria euskal selekzioarekin izango da Espainiako txapelketan
2021/05/12 07:06
eta kitto!

Irungo Azken Portu kiroldegian jokatutako alebin mailako kontrol-probetan Eibar Igerixaneko ordezkaria onena izan zen 100 metro libreko proban eta, modu horretan, hilaren 21etik 23ra Lloret de Mar-en jokatuko den eskola mailako CESA Espainiako txapelketan hartuko du parte euskal selekzioarekin.


Bestalde, aurreko zapatuan Oñatin jokatutako marken kontrolerako seigarren jardunaldian Eibarko klubeko 15 ordezkarik hartu zuten parte, bederatzi emakumezkoen mailan eta sei gizonezkoetan. Lan aproposa egiteaz aparte, Miren Galdos (100 bizkarrean), Maddi Maguregi (50 tximeletan), Iker Calvo (100 libreak) eta Josu Talan (200 braza eran) nagusitu ziren aipatutako probetan. Emaitza horietaz gain, beste bosna bigarren eta hirugarren postu eskuratu zituzten.