Paula Kasares: “Haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu”
2018/01/22
08:10
eta kitto!
Bihar, urtarrilak 23, “Umeak euskaldun haztea helburu” izenburuko saioa emango du Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak Portaleko areto nagusian, 19:00etan. Eibarren AKEBAIren ekimenez urte osoan jarraipena izango duen “Hamaika Berbaldi” egitasmoari lotutako hitzaldian Kasaresek ondo baino hobeto menperatzen duen gaia izango da ardatza: euskararen transmisioa. Azalduko dituenak interes handikoak gertatuko zaizkie euskaltzale guztiei, are gehiago inguruan ume eta gazteak dituztenei.
- Eibarren emango duzun hitzaldiaren izenburua “Haurrak euskaldun haztea helburu” da. Nondik nora jotzeko asmoa daukazu? Helburu hori beteta ikusteko bidean, badago ezinbestean kontuan hartu beharreko pausorik?
Gure tradizio soziolinguistikoan, haurrak hizkuntzaz jabetzeko prozesuaz jardun dugunean, euskararen transmisioaz mintzatu gara eta hizkuntza emate hori familian (lehen mailako transmisioa, naturala, informala) edota eskolan (bigarren mailako transmisioa, kulturala, formala) gertatzen da. Nire ustez, hizkuntzak belaunez belaun nola segitzen duen irudikatzeko erabat desegokia da ikuspuntu hori. Transmisio hitzaren atzean irudi lineal bertikala dago, noranzko bakarrekoa, beti goitik beherakoa: batek transmititu eta bertze norbaitek jasotzen du (helduek haurrei egiten diete, gurasoek seme-alabei, irakasleek ikasleei).
Halere, ikertzen hasita, berehala ohartzen zara haurra hiztun bilakatzeko prozesua ez dela familiara mugatzen, ez eta eskolara ere. Prozesu osoagoa da eta goitik beherako hizkuntza eraginei esker ez ezik ezker-eskuin ere, haur adinkideen arteko harreman horizontaletan ere gertatzen dela. Izan ere, hiztun bilakatzea hizkuntzaz jabetzea baino gehiago, hizkuntzaren bidez gizartean jokatzeko gaitasuna eskuratzea da. Horretaz ariko naiz saioan, hizkuntza sozializazio prozesuaz eta prozesu horri eragiten dioten alderdiez.
- Umeak hazteaz jardungo duzunez, hitzaldia guraso direnentzat bereziki interesgarria izango dela aurreikusi daiteke, baina umearen hazkuntzan beste askok ere izango dute eraginik, ezta? Zenbaterainoko garrantzia daukate agente horiek ume bat euskaldun / ez euskaldun hazteko?
Egoera soziolinguistikoak baldintzatzen du haurra zer hizkuntzatan hasiko den hizketan eta zein mintzairatan komunikatuko den eroso. Euskaldun hazteko haurrak euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera ohikoak eta askotarikoak behar ditu; hau da, euskaraz maiz, usu egiteko aukera eta ez etxean soilik (edo eskolan bakarrik), ahal den gizarte esparru gehienetan baizik.
Horrek, bistan da, etxea eta familia bete-betean hartzen baditu ere, erraz gainditzen ditu eta eskolaldia, eskolaz kanpoko bizipenak eta elkarreraginak, batik bat adinkideen artekoak; hedabideen bidezko hizkuntza inputa… biltzen du. Ez da soilik familiaren kontua, baina ikerketetan maiz familia baizik ez dugu kontuan hartu. Beraz, gurasoez gain, maisu-maistrak eta irakasleak; begirale, monitore, entrenatzaile eta hezitzaileak; hizkuntza dinamizatzaileak, normalizatzaileak eta teknikariak… nork bere tokian izanda aurki dezakete interesekorik saioan guztiek baitute zer egin.
- Orain dela urte batzuk pentsatzen zen eskoletan euskara ezarrita dena egina zegoela, umeek euskaraz ikasi eta euskaldunduta irtengo zirela, baina errealitateak erakutsi digu uste hori okerra zela. Zer gertatzen da euskaraz dakiten askok gaztelaniara jotzeko? Zein iritzi daukazu horren inguruan?
Duela 50 urte galbidean zen hizkuntza nola berreskuratu ez genekien. Ez zegoen horretarako teoriarik, ez eta eredu egokirik ere. Izan ere, hizkuntzak nola galtzen diren erruz ikertu da eta mintzaira ahulen desagertzeko prozesua anitzez xeheago eta sakonago ezagutzen dugu hizkuntza berreskuratzeko prozesua baino. Euskaltzaleek intuizio edo sen hutsez jokatu zuten (ikastolen sorreran, euskarazko hedabideen bultzatzean…) eta aski ongi jokatu ere.
Baina bide honetan anitz gauza ikasi dugu eta orain badakigu hasieran sinesten genituen axioma batzuk ez direla egia. Orain 50 urte, euskararen berreskuratze soziala gidatzen zuen axiometako bat hau zen: “Euskara eskolan sartuta, salbatuta egonen da” (eskoletan, unibertsitatean, administrazioan, parlamentuan…). Bertze bat, honako hau zen: “Haurrei eskolan euskaraz irakasten bazaie, euskaraz eginen dute eskolatik kanpo”. Orain hizkuntzaren jabetzeko prozesuaz eta hizkuntza portaerez gehiago dakigula, garbi dugu ikasgelatik plazara hizkuntza portaeren transferentzia automatikoa gertatzea ezin dugula espero, komunikazio bi esparru desberdinak baitira. Euskara eskolan ikasi duten haurren arteko harreman informaletan euskara nola errotu asmatu nahian gabiltza eta hor dugula erronka erranen nuke.
- Azken urteotan badirudi euskara ez erabiltzea ume eta gazteei zuzenean lotutako “arazoa” dela, baina erantzukizun osoa ez da eurena bakarrik izango…
Euskal Herriko hainbat hiri-herritan haur euskaldunak ikasgelatik kanpo erdaraz aritzea egoera ohikoa da. Halaber, euskara bezalako hizkuntza gutxituei zail zaie haur-gazte jendeak familian usu egiten ez duen mintzaira, eskolan landua bada ere, ikastetxetik at erabil dezan erdiestea. Ikerketek haur eta gaztetxoen erabilera berezkoa lortu ezina eta horretarako dauden zailtasun handiak erruz aztertu dituzte. Neska-mutikoek elkarren artean bat-batean eta berez mintzaira ahulean egitea da hizkuntza indarberritzeko ahaleginetan lortzea zailenetakoa den emaitza, baina erdiesten delarik zinez esanahitsua.
Adibidez, XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako hamarkadetan hebreeraren kasu arrakastatsuan horixe izan zen gertatutako great leap, jauzi handia hizkuntza indarberritzearen aldera: haurrek ikasgeletan ikasitako hebreera ikastetxetik kanpora, karrikara eta etxeetara, eraman zuten eta beren artean hasi ziren erabiltzen. Neska-mutikoen bat-bateko edo berezko erabilera informala eskolatik at mintzairaren suspertzearen seinale adierazgarritzat jotzen da eta hori gertatzea eta orokortzea lortzen ez delarik, aldiz hizkuntzaren indarberritze ahaleginek beren xedea erdietsi ez dutela uste izaten da. Hala gertatu zen Irlandan XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarraldietan; irlanderaren berreskurapenaren porrota gazte jendeak ikasgeletan ikasi zuen mintzaira eskolaz landara, karrikara eta etxeetara, eraman ez izanari egotzi zaio.
Nik bi kasu aztertu ditut, Irurita eta Iruñea. Iruritako neska-mutikoek jauzi handi hori egin zutela baina Iruñekoek eginkizun dutela erran daiteke. Zerk bereizten ditu bi kasuak? Zertan datza Iruritako haurrak eskolaz landa euskaraz egiten hasi izana eta Iruñekoak aldiz, ez? Ikerketak agertu duen bezala, neska-mutiko batzuek eta bertzeek euskararekin harreman desberdina izan dute familian eta ingurune hurbilean, hau da, hizkuntza sozializazio prozesua ezberdinak izan dituztela batzuek eta bertzeek.