Pella eta torrada ikastaroan gozo-gozo
2018/02/01
13:25
eta kitto!
Berbetan eta Ongi Etorri programetako berbalagunak pellak eta torradak egiten ikasten jardun zuten joan den martitzen eta eguaztenean, Pili Diegoren eskutik. Ikastaroak, sukaldeko trikimailuak elkartrukatzeko aukera emateaz gain, sabelak betetzeko aukera gozoa ere eman zuen, eta, batez ere urteko sasoi honetan egiten ditugun jaki gozoak ezagutzera emateko ere bai. Taldekideak giro ezin hobean sukaldatu eta gozatu zuten, eta sukaldean eta euskaraz berriz ere noiz elkartu zain daude.