Pello Berrizbeitiak 41. postuan amaitu zuen Zegama-Aizkorrin

Bigarren eibartarra, Ion Arriaga, 294. postuan helmugaratu zen
Pello Berrizbeitiak 41. postuan amaitu zuen Zegama-Aizkorrin
2024/05/30 13:08
eta kitto!

Eibarko mendi korrikalariak 4 ordu, 15 minutu eta 43 segundo behar izan zituen domekan jokatutako Zegama-Aizkorri mendi-maratoia amaitzeko eta, postu hori lortzeaz gain, 36. postuan saikatu zen senior mailakoen artean. Berarekin parte hartu zuen bigarren eibartarra, Ion Arriaga, 294. postuan helmugaratu zen (senior mailako 181), eta bere denbora 06:31:07koa izan zen.

Bestalde, barixakuan jokatutako kilometro bertikalean hiru izan ziren gure herriko ordezkariak: Eneko Fernandez 57. postuan sailkatu zen, Omi Ryunosuke irabazlearengandik  hamar minutura: 45 minutu eta 47 segundo behar izan zituen. Eneko Azurmendi 117.a izan zen (53:38) eta Jose Lizundia 142.a (59:56).