Pello Etxaniz, filologoa: “Gaztelera ez da euskañolaren kausa, irtenbidea baizik”
2019/03/22
09:45
eta kitto!
Euskañola izango du mintzagai Pello Etxanizek martitzenean, hilaren 26an, 19:00etan ‘...eta kitto!’ Euskara Elkartean eskainiko duen hitzaldian. “Deigarria izateko erabili dut euskañola berba”, esan digu Etxanizek, baina tarteko hizkuntza izango litzateke termino egokiena. Euskañola zer den, zein ezaugarri, eta zer kausa eta zer ondorio dituen azalduko digu hitzaldian.
- Euskañola, fenomeno berria da ala aspalditik existitzen da?
Orain dela 30 urte ere entzun nuen euskañola berba, euskara eta gaztelera nahasten dituen berba egiteko moduari buruz. Ez dakit nork asmatu zuen.
- Zer da euskañola?
Aurrena esan behar da euskañola ez dela berbarik aproposena, baina jendeak horrela esan izan dio eta deigarria delako erabiltzen dut. Tarteko hizkuntza deitu beharko genioke berba egiteko modu honi, norbait bigarren hizkuntza ikasten diharduenean oraindik lehen hizkuntzaren eragina duenean hitz egiten dena. Bigarren hizkuntza ikasten hasten zarenetik bukaerara arte dagoen prozesua izango litzateke, ikasten hasten zaren unetik jabetze prozesua betetzen den arte. Hitzaldian euskañola deskribatzen saiatuko naiz. Kasu hauetan euskeraz berba egin nahi eta erdera agertzen da, erderaren eragina dago... baina uste dut gaztelera ez dela tarteko hizkuntza existitzearen kausa, irtenbidea baizik. Alde ederra dago. Irtenbidea da, euskara ikasten ari denak gauza batzuk falta dituelako ikasketa prozesu horretan dituen behar komunikatiboak betetzeko, eta falta zaiona gazteleratik hartzen du.
- Orduan, tarteko hizkuntzaren erabilpena bigarren hizkuntza ikasten diharduen jendeak erabiltzen du bakarrik?
Badaude ukipen egoerak ere. Euskaldun zaharrek, jabetze-prozesua bete dutenek, eta txikitatik euskera ikasi eta herrian euskalkia jaso dutenek tarteko hizkuntzarekin bat egiten duten ezaugarri batzuk dituzte kasu batzuetan. Askotan gaztelera irtenbidea da profil honetako euskaldunentzat. Euskara minorizazio egoeran dagoen tokietan gertatzen da, ez dutelako prozesua erabat bete hizkuntzaren arlo guztietan. Bestetik, badaude beste hainbat faktore, indibidualak ere. “Euskalduna naiz, baina gaztelerazko hitzak sartzea guay geratzen da”, pentsatzen dutenak, adibidez.
- Tarteko hizkuntzaren erabilpena betikotzeko arriskua dago?
Bi plano ezberdinetan egin beharko genuke berba. Batetik, maila indibiduala dago. Baliteke ikaste-prozesua egiten diharduen pertsonak inoiz ez amaitzea prozesu hori. Maila indibidual horretan, gainera, nahiz eta prozesua amaitu, tarteko hizkuntzaren ezaugarriak dituen joerak dituen jendea dago, adituek ‘fosilak’ deitzen dituztenak. Euskaraz ondo egin, baina lantzean behin belarrira min egiten dituzten berbak botatzen dituztenak, adibidez. Bestetik, hiztun-komunitatea dago. Tarteko hizkuntzak hizkuntzaren estandarrean aldaketak ekarri ditzake. Tarteko hizkuntzak dituen ezaugarri batzuk garaile atera daitezke egitura arteko borrokarik baldin badago. Hizkuntzaren ezaugarri oso garrantzitsu bat etengabeko aldaketa da. Tarteko hizkuntzak idiosinkrasikoak dira, bakoitzak berea du, eta pertsona bakoitzak arau-bilduma ezberdinak ditu. Hala ere, amankomunean gehiago agertzen diren arauak daude eta komunitatean pisua eduki ditzakete hizkuntzaren estandarrean aldaketak eragiteko. Euskalkietan ikusi dugu aldaketa hau, adibidez.