Pentsio duin eta publikoen aldeko mobilizazioak hasi zirela hiru urte bete dira gaur
2021/01/15
14:31
eta kitto!
Gaur bete dira hiru urte pentsiodunak astelehenero Euskal Herriko plazetan elkartzen hasi zirela. Eibarren, Untzagan izaten dira asteroko kontzentrazioak. Hurrengo astelehenean, baina, elkarretaratzearekin batera manifestazioa deitu dute, 12:00etan Untzagatik abiatuta.
Mobilizazioen abiapuntua pentsioen %0,25eko igoera eskatzea izan zen. Gaur egun, KPIaren gaia gainditutzat jotzen dutela diote, “baina konfidantza larregi barik”. Izan ere, pentsiodunen berbetan, “egia da hiru urte hauetan gauza batzuk lortu ditugula. Adibidez, orain dela hiru urte, PP Espainiako Gobernuan zegoela, Fatima Bañez lan eta gizarte-segurantzako ministro zela, pentsioak %0,25 igotzea proposatu zuten. Ez zitzaigun batere ondo iruditu eta orduan hasi ginen elkarretaratzeak egiten. Igoera KPI-aren bestekoa izatea eskatu genuen. Lortu dugu hori, baina oraindik legez onartzea falta da. Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ez dugu lortu oraindik, eta hori aldarrikatzen jarraituko dugu”.
Hiru urte hauetan, eta zailtasunak zailtasun, pentsiodunen mugimenduak bereak egin ditu kolektiboari zuzenean eragiten dioten beste hainbat kontu: “Europako Eskubide Sozialen Gutunean gomendatzen den bezala 1.080 euroak gutxieneko pentsio gisa onartzea eskatzen jarraitzen dugu. Kezkatuta gaude, baita ere, emakumeek lanean zein pentsioa jasotzerako orduan bizi duten egoera dela-eta. Horregatik aldarrikatzen dugu genero-arrakala desagertzea eta alarguntza-pentsioa irizpide ekonomizista hutsetara ez mugatzea”.
Era berean, pentsiodunen iritziz, behartuta hartutako erretiroei zigorra ezartzeko arrazoirik ez dago, ezta horretarako logikarik ere, 40 urtez kotizatu eta gero”. Diotenez, euren kezka nagusia “Jasangarritasun Faktore ospetsua” litzateke: “Monopoly jokoan bezala, gure pentsioekin jokatu nahi dute eta, gure pentsioa murriztu, gutako bakoitzaren bizi-itxaropenaren arabera. Pentsiodunen mugimenduan ondorioztatu dugu KPIa eguneratuta egoteak ez duela esan nahi inondik inora gure osasuna bermatuta dagoenik. Gure bizitzaren azken urteak egoitza batean pasatzea erabakiz gero, horretarako laguntza duinak nahi ditugu. Gaur egun egotzetan dagoen kudeaketa goitik behera aldatu beharra dago, zentro horietan lan egiten duten profesionalen baliabideetatik hasita, eta, jakina, izaera publikoa berreskuratzea ezinbestekoa da. Nazkagarri batzuentzat negozioa izateari laga behar dio zerbitzu honek”.
Hiru urtez luzatu den asteroko borrokara eraman dituen arazoak eurenak baino gizarte osoarenak direla erizten diote. Horregatik ari dira etenbarik eurekin bat egiteko deia herritar guztiei zabaltzen: “Ziur gaude pentsiodunei eragiten diguten arazoek izaera globala dutela eta gure gizartean zeharkako interpretazioa dakartela. Jakina, atzetik datozen belaunaldiak ahaztu gabe: lanbidearteko gutxieneko soldata eta, horrekin batera, indargabetzeko gai ez bagara, etorkizuneko pentsiodunengan murrizketa garrantzitsuak ekarriko dituzten lan-harremanen legeak”.
Orain arte Madrilgo zein Gasteizko gobernuek euren eskakizunei erantzun ez dietela ikusita, pentsiodunen mugimenduak mobilizazio berriak iragarri ditu eta, datak gerturatzen joan ahala, horien berri ematen joango direla aurreratu dute. Eibarko Pentsiodunen Plataformak datorren asterako deitu du hurrengo mobilizazioa: 12:00etan Untzagatik abiatuta manifestazioa egingo dute eta herritar guztiei dei egiten diete parte hartzeko.