Pentsio duinen aldeko bizikleta martxa bihar 11:00etan ailegatuko da Untzagara
2021/05/26
22:28
eta kitto!
Bihar 11:00ak aldera ailegatuko da Untzagara Gipuzkoako Pentsiodunen eskutik astelehenean Errenteria-Oreretatik abiatu zen bizikleta martxa. Elgoibarrerako bidean zeharkatuko du gure herria eta Eibarko pentsionistek herritar guztiei dei egin nahi diete bihar goizean harrera beroa egitera joan daitezen.
“Pentsio publiko duinak! Murrizketei ez!” goiburuari jarraituta, pentsio duinen alde eta Toledoko Itunaren murrizketen kontra antolatu duten martxarekin Gipuzkoa osoan zehar zabaldu nahi izan dituzte kolektiboaren aldarrikapen nagusiak, ibilbidea betetzeko egingo dituzten sei etapatako bakoitzean egindako geldiuneak baliatuz. Laburbilduta, honako hauek lirateke aldarrikapen eta eskaera nagusiak: 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen murrizketak indargabetzea, baita 2010eko eta 2012ko lan-erreformak ere; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata; pentsioen sistema publikoaren pribatizazioari uko egitea, baita iragarritako murrizketa berriei ere; pentsioen genero-arrakalarekin amaitzeko neurri eraginkorrak; ezkontidearen pentsioaren %100 alarguntza-pentsiorako; erretiro aurreratua, zigorrik gabe, 15 parlamentu autonomikotan, Kongresuan, Senatuan eta Udal ugaritan onartutako Legez Besteko Proposamenetan jasota dagoenaren arabera; eta osasuna eta arreta zein zaintza kalitatezko zerbitzu publikoen bidez bermatzea. Pentsiodunen bizikleta martxa zapatuan amaituko da Donostian, Alderdi Ederren, arratsaldeko 16:30ak aldera. Jarraian, 17:00etan bertatik abiatuko da Gipuzkoa mailan deitu duten manifestazioa.