Pentsiodunak, lau urte eta borrokan tinko
2022/01/14
12:55
eta kitto!
Pentsiodunen Mugimenduak 4 urte beteko ditu bihar, urtarrilak 15. Pentsioen murrizketei “aski da” esateko irten ziren kalera 2018an eta, oztopoak oztopo, euren aldarrien ahotsak indartsu jarraitzen du eta jarraituko du, borrokarako arrazoiak daudela uste dutelako. Horrela, bihar berriz aterako dira kalera eta gizarte osoari batzeko deia egin diote, guztion artean egin beharreko borroka delako.
Bihar, 12:00etan, Eibarko Pentsiodunen Taldeak manifestazioa egingo du Untzagatik abiatuta, ‘Lau urte eta gero borrokak darrai’ goiburuarekin. Izan ere, mugimendua sortu zenetik lau urte betetzen diren egunean, pentsiodunek borrokarako arrazoi sendoak daudela esaten jarraitzen dute. Eurek dioten bezala: “Berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu”. Gobernu aldaketak egon arren, pentsiodunen ustez Espainiako Gobernuaren planek murrizketa-politikari eusten diete finantza-botereen benetako helburu diren pentsio-plan pribatuak bultzatzeko. “Jendea banakako, enpresako edo sektoreko pentsio-funts pribatuetan izena ematera bultzatu nahi dute, pentsio publiko txikien osagarri txiki bat bermatzeko eta aseguru-etxek, bankuek eta gainerakoek funts horiekin jolasteko, justifikaziorik gabeko onura itzelak lortuz”, diote.
Biharko manifestazioari begira, honakoak dira pentsiodunen aldarrikapenak: Batetik, 2011., 2013. eta 2021. urteetako pentsioen erreformen zati atzerakoiak indargabetzea eta ez aplikatzea. Bigarrenik, KPI errealaren igoera berehala aplikatzea 2021eko atzerapenean eta pentsioen errebalorizazioan. Hirugarrenik, 1.800 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata. Laugarrenik, genero arrakalarekin amaitzea eta alarguntza-pentsioa %100ekoa izatea. Eta azkenik zera adierazten dute: “Ez dago pentsio duinik soldata duinik gabe; gaurko soldatei dagozkien kotizazioek, gaurko pentsioak ordaintzen dituzte”.
Pentsiodunei zuzenean eragiten dieten aldarrikapenak dira, baina pentsiodunei eragiten dieten arazoak ez daude gizartetik isolatuak eta ez dira pentsiodunen ardura bakarrik, gizartearen gehiengoarena baizik. “Sindikatu eta gizarte-kolektibo guztiei mobilizazioarekin bat egiteko gonbita egiten diegu, gure pentsioak jokoan daudelako eta baita hurrengo belaunaldietakoak ere, are larriago gainera, lan-erreformak ez dituelako kalitatezko enpleguak eta soldatak bermatuko. Beraz, gaur egungo langileen (bereziki gazteenen) pentsioen etorkizuna larriagotu egingo da eta erretiroa hartzean miseriazko pentsioak jasoko dituzte”, pentsiodunen berbetan.
Horregatik, aipatutako aldarrikapenak egiteaz gain, beste hauek egiten dituzte: soldatari dagokionez genero arrakala ezabatzea (“emakumeek gizonek beste kobratu behar dute lan bera egiteagatik”, diotenez), eta lan-harremanei eta pentsioen tratamenduari buruzko lege kaltegarriak hobetzea.
Eibarko manifestazioaz gain, pentsiodunak Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizarran irtengo dira kalera. Gainera, astelehenaz geroztik Gipuzkoako Pentsiodun taldeko zenbait kidek itxialdia egiten dihardute Donostiko Egia auzoko Txoko Internazionalistan. Bertan, txandak eginez, biharko mobilizazioen berri eman dute, giroa berotzen joateko asmoz.
Errebalorizazioan nahasketak
Pentsiodunek azaleratzen duten egoera ez da samurra. 2018koa ere, antzera. “Pentsioen murrizketak %4ko galera ekarri zigun erosteko ahalmenean, KPIaren konpentsazio gisa %0,25 ezarri zelako”, diote. Egoera horren aurrean pentsiodunek “aski da” esan zuten eta mobilizatzen hasi ziren. Euskal Herri mailan sare sendoa osatu dute eta eibartarrek zerikusi handia izan dute mugimenduaren indartze-prozesuan.
Eibarko Pentsiodunen Taldeak ekintza ugari egin ditu azken lau urteotan, ez bakarrik herrian, baita Euskal Herrian eta Espainian zehar ere. Horrela, hazten eta garatzen joan dira, eta denbora izan dute pentsiodun diren aldetik eragiten dieten arazoei buruz hausnartzeko.
Pentsioak KPI errealaren arabera ez handitzearen ondorioz, azken 10 urteetan pentsiodunek erosteko ahalmenaren %7,32 galdu dute, eta galera hori %3,1ekoa izan da 2021an. Baina zer esan nahi du KPIak ez direla handitzen KPI errealaren arabera? Pentsiodunek argitzen dutenez, “aplikatuko den KPIa ez da 2011ko erreformaren aurretik erabiltzen den ohiko KPIa, ordezko bat baizik. KPIa erreferentzia bat baino ez da izango eta errebalorizazioa aurreko ekitaldian erregistratutako batez besteko inflazioa erabiliz egingo da, ez KPIaren urteko igoera erabiliz. Espainiako Kongresuan onartu berri den erreformarekin, pentsioak KPI errealetik behin betiko aldentzen dira. Adibidez, 2021ko abendura arte KPI erreala %5,6 igo zen, baina pentsioak %2,5 besterik ez ziren igo. Beraz, pentsiodunek erosteko ahalmena %3,1 galdu genuen”.
Hori ez da gauza berria. 2011an eta 2012an pentsioen erosteko ahalmena %4,3 murriztu zen; 2013an %0,7 handitu; 2014, 2015, 2016 eta 2017an %1,7 murriztu; eta 2018an, 2019an eta 2020an %0,08 handitu. “Pentsiodunen mugimenduari esker”, eurek diotenez.
Horren aurrean, 2022an erosteko ahalmena gehiago ez galtzeko, zera proposatzen dute: 2021ean pentsiodunei %4,7ko ordainsaria ematea aurreikusitako KPIaren (%0,9) eta benetakoaren (%5,6) arteko aldea konpentsatzeko; eta 2022ko urtarrileko pentsioen balioa %5,6 handitzea, lege berriarekin aurreko urteko KPIa aplikatzearen ondorioz. Hala eginez gero, urte hasiera erosteko ahalmenaren galera %1,22 murriztuko litzateke, 2022ko KPI ezagutu arte.