Pentsiodunek eskualde mailako manifestazioa deitu dute bihar eguerdirako, Nagusien Nazioarteko Egunaren harira
                    2019/09/30
                    17:49
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Bihar (urriak 1) Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, eskualde mailako manifestazioa egingo da Eibarren, 12:00etan Untzagatik hasita. Eibarko jubilatu eta pentsiodunen plataformak deituta egingo da eta pentsio duinak, Gizarte Zerbitzu nahikoak, emakume eta gizon alargunen arazoak, bakardade arazoak, ko-ordainketa, genero-arrakala… aldarrikatuko dituzte.
              