Pentsiodunek manifestazioa egingo dute zapatuan, mugimenduaren 4. urteurrenean
2022/01/13
09:59
eta kitto!
Pentsiodunen borrokak lau urte beteko ditu zapatuan. Urte hauetan lorpenak egin dituzte, baina hainbat aldarrikapen dituzte lortzeko oraindik eta, ondorioz, manifestazioa egingo dute zapatuan, 12:00etan, Untzagan hasita, ‘Lau urte eta gero borrokak darrai’ goiburuarekin.
Pentsiodunek honako aldarrikapenak egingo dituzte zapatuan:
- 2011., 2013., eta 2021. urteetako pentsio erreformen zati atzerakoiak indargabetzea eta ez aplikatzea.
- KPI errealaren igoera berehala aplikatzea 2021eko atzerapenean eta pentsioen errebalorizazioan.
- 1.800 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata.
- Genero arrakalarekin amaitzea eta alarguntza-pentsioa %100ekoa izatea.
- Ez dago pentsio duinik soldata duinik gabe; gaurko soldatei dagozkien kotizazioek gaurko pentsioak ordaintzen dituzte.
Pentsiodunei zuzenean eragiten dieten aldarrikapenak dira, baina pentsiodunei eragiten dieten arazoak ez daude gizartetik isolatuak eta ez dira pentsiodunen ardura bakarrik, gizartearen gehiengoarena baizik. “Sindikatu eta gizarte-kolektibo guztiei mobilizazioarekin bat egiteko gonbita egiten diegu, gure pentsioak jokoan daudelako eta baita hurrengo belaunaldietakoak ere, are larriago gainera, lan-erreformak ez dituelako kalitatezko enpleguak eta soldatak bermatuko. Beraz, gaur egungo langileen (bereziki gazteenen) pentsioen etorkizuna larriagotu egingo da eta erretiroa hartzean miseriazko pentsioak jasoko dituzte”, pentsiodunen berbetan.
Horregatik, aipatutako aldarrikapenak egiteaz gain, beste hauek egiten dituzte: soldatari dagokionez genero arrakala ezabatzea (“emakumeek gizonek beste kobratu behar dute lan bera egiteagatik”, diotenez), eta lan-harremanei eta pentsioen tratamenduari buruzko lege kaltegarriak hobetzea.