Pentsiodunek manifestazioa eta herri bazkaria antolatu dituzte urtarrilaren 17rako
Laster beteko dira zortzi urte Euskal Herriko plazetan astero elkarretaratzen hasi zirela.
2026/01/05
11:00
Silbia Hernandez Arrazola
Urtarrilaren 15ean zortzi urte beteko dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua hasi zela eta, zortzi urte hauetako borroka gogoratzeko, Eibarko Pentsionisten Taldeak manifestazioa deitu du urtarrilaren 17rako (zapatua). HEL aurrera. Pentsio duinak guztientzat goiburuari jarraituta egingo den mobilizazioa Untzagan hasiko da, 12:00etan. Ondoren, 14:30ean herri-bazkaria egingo da Errebal Plazan. Bazkarirako menua honakoa da: entsalada mistoa, paella, postrea, kafea eta pastak. Tiketak 15 euro balio du eta Guridi tabernan erosi daiteke.
