"Pirinioetako Burdinaren Bideko ondare industriala" erakusketa ibiltaria zabaldu dute Museoan
2019/01/17
14:32
eta kitto!
Atzo arratsaldean zabaldu zuten "Pirinioetako Burdinaren Bideko ondare industriala" izenburuko erakusketa Eibarko Armagintzaren Museoan. Erakusketa ibiltari honek burdin eta siderurgiarekin erlazionatutako ondare industrialaren inguruko informazio ugari biltzen du, bisitariak erraz irakurri eta ulertzeko moduko hainbat paneletan. Erakusketan Andorrako Printzerria, Katalunia, Euskal Herria, Languedoc-Rosellon eta Akitaniako eskualdeetan industria horretako eremurik aipagarrienak bildu dituzte. Urtarrilaren 27ra arte egongo da ikusgai, Eibarko Armagintzaren Museoan, ohiko ordutegian (eguaztenetik zapatura 16:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 13:00etara).
Eibarko Udala europar kultur ibilbide izendapena duen Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen elkarteko kide sortzaileetako bat da eta herririk herri dabilen erakusketa honekin elkarte horretako baliabideak ezagutaraztea nahi dute.
Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak Pirinioetan burdinaren fabrikazioa eta bere industriarekin lotutako ondarea ikertu, gorde eta erakusteko helburua du. Ibilbide amankomun baten inguruan, bata bestearengandik gertu dauden aipatutako bost eskualde horietako hainbat eremu hartzen ditu, jendeari ezagutzera emateko asmoz.