Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai

Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak salgai
2013/10/31 00:00
eta kitto!

Azaroan Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarren izango dira Bizipoza ikuskizun berria aurkezten. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, lau funtzio hartuko ditu Hezkuntza Esparruko antzokiak: azaroaren 15ean (barixakua) 17.30etan eta 19.30etan eta azaroak 16an (zapatua) 16.30etan eta 19.00etan. Bihartik (azaroaren 1etik) aurrera, lau funtzioetarako sarrerak salgai egongo dira Urkizuko e&m argazkidendan, El Tio Palancas-en (Juan Gisasola) eta Gozokin (Bidebarrietan eta Sostoatarrenen), 8 eurotan.