Pisu handiko Euskal Jaialdia izan dugu San Juan Txiki egunean

...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Euskal Jaialdiaren 30. edizioa izan da gaurkoa.
2025/06/25 22:18
eta kitto!

Gaur arratsaldean jokatu da herri-kirol inguruko jaialdiaren edizio berri bat. Ikusleak aho zabalik geratu dira kirolariek eskainitako ikuskizun bikainarekin. ...eta kitto! Euskara Elkarteak 1994. urtean antolatu zuen lehenengoz Sanjuanetako Euskal Jaialdia eta, ordutik, Eibarko Euskal Jokoak taldekoekin elkarlanean, urtero eutsi dio tradizioari (bi urteko etenaldia kenduta, pandemiaren eraginez ezin izan zelako egin 2020an eta 2021ean). Eguna ere noizbaiten aldatu behar izan badute ere, San Juan Txikin du urteroko hitzordua herri-kiroletako zaletuekin. Arratsalde polita eskaini digute oraingoan ere.