Pizzak egiten arratsalde pasa ederra izan zuten familia berbalagunek

Gurasoak Berbetan programako familientzat antolatu zuen tailerra ...eta kitto!-k
Pizzak egiten arratsalde pasa ederra izan zuten familia berbalagunek
2025/01/20 09:43
eta kitto!

Joan den barixakuan sukaldari jardun zuten Gurasoak Berbetan programako familiek. Eurentzat antolatu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak pizza-tailerra eta Ortutik Ahora elkarteko Sergiok esandakoak jarraitu zituzten hitzez hitz. Gertuko eta bertoko produktuak erabiliz pizza osasuntsu eta gozoak egin zituzten guraso eta seme-alabek. Bertan jateaz gain, ...eta kitto!-n prestatutako orea etxera eraman zuten, tailerrean ikasitakoa hurrengo egunean praktikan jarri ahal izateko.