"Plazan jokuak" ekimenarekin multikirol pista berria zabalduko du Udalak Zezen biden

"Plazan jokuak" ekimenarekin multikirol pista berria zabalduko du Udalak Zezen biden
2016/02/12 16:21
eta kitto!
Otsailaren 20an LH5, LH6, DBH-1 eta DBH-2ko ikasleentzat antolatutako "Plazan jokuak" ekimenarekin estreinatuko du Eibarko Udalak zezen plazako multikirol pista berria. Jarduera Indianokua Gaztelekuak eta Jacinto Olabeko Ludotekak zuzenduko dute.

Jolasak 17:00etatik 19:00etara izango dira, eta parte hartzeko  beharrezkoa da  Jacinto Olabeko ludotekan edota Gaztelekuan izena ematea otsailaren 19a baino lehen. Egingo dituzten jolasen artean zaku erraldoiaren lasterketa, eskiak,  plastikozko gurpila, soka tira, 3 harrien gainetik, erreleboak bikoteka, hankak lotuta, jinkana edo buztanak lapurtzen daude.