Plone Conference-ko parte-hartzaileek errez aurkitu dituzte argazkiak egiteko toki politak Eibarren

Plone Conference-ko parte-hartzaileek errez aurkitu dituzte argazkiak egiteko toki politak Eibarren
2023/10/16 10:39
eta kitto!
Urriko lehen astean Eibarren ospatu zen Plone Conference-ra etorritako 200-dik gorako partehartzaileek Eibarko argazki ederrena aurkitzeko lehiaketa batean hartu dute parte. Konferentzia antolatu zuen CodeSyntax enpresakoek erronka jarri zieten bisitariei, Eibarren ikusten zituzten toki politei argazkia atera eta sare sozialetan konpartitzeko (Twitter eta Mastodon sareetan). Ondoren, herriko epaile talde batek argazki onena aukeratu eta bertako produktuez osatutako saskiarekin saritu zuten irabazlea. Lehiaketaren antolatzaileen berbetan, “argazki irabazlea Kim Nguyen kanadiarraren Isasiko etxe urdinaren ikuspegi bat izan da. Parte-hartzaileek adierazi dute erraza izan dela Eibarren argazki politak aurkitzea, hiri berezia iruditu zaie eta txoko guztietan aurkitu dute ikuspuntu interesgarriren bat”. Lehiakideek egindako argazkiak ikusteko, HEMEN sakatu.