Poesia errezitaldi irekia egingo da gaur Untzaga gizarte zentroan, 18:30etik aurrera
Herritar guztiei zabalik egingo duten ekitaldian dozena bat lagunek hartuko dute parte
2026/01/16
12:43
Silbia Hernandez Arrazola
Poesia... eres tu Untzaga gizarte zentroko poesia taldekoek errezitaldi irekia antolatu dute gaurko (barixakua, hilak 16), 18:30ean Untzaga gizarte zentroan (erakusketa aretoan). Herritar guztiei zabalik egingo duten ekitaldian dozena bat lagunek hartuko dute parte, hainbat olerkirekin: Araceli Bono, Priscila Gil, Mª Jesus Saez, Mª Carmen Sanchez, Mª Eugenia Camara, Ernesto Barrutia, Manoli Corrales, Pilar Medina, Elisa Lopez, Elena Lopez, Mª Jesus Murillo eta Miriam Jaramillo, besteak beste. Atsedenaldian, berriz, Lole Brocalek eskainiko duen bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango du jendeak. Sarrera librea izango da, nahi duten guztientzat.
