Portalean "Gurutzatzen diren bizitzak"

Portalean "Gurutzatzen diren bizitzak"
2016/01/15 17:36
eta kitto!
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Gurutzatzen diren bizitzak, Xose Lois Carreira eta Iñaki Aranzabal artisten erakusketa Portalean. Txikitako bi lagunek musika, literatura eta arte plastikoak biltzen dituen diziplinen arteko proposamenarekin datoz, dozena bat miniatura literario-historikoz osatutako erakusketa-katalogoarekin. Proiektuak helburu solidarioa dauka, liburuaren (formatu fisiko zein digitalean) salmentatik zein ikusgai ipini dituzten obretatik jasotako dirua Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango diote eta. Otsailaren 7ra arte zabalduko dute, ohiko ordutegian (martitzenetik domekara 18:30etik 20:30era).